miércoles, 2 de marzo de 2011

FUTBOLA

Futbola mundu osoko kirolik garrantzitsuena da. Talde kirola da, non baloi esferiko bat erabiltzen den jolasteko. Kirol hontan talde batek beste baten aurka jokatzen du eta gol gehien sartzen dituen taldeak irabazten du.

Futbola kirol moduan Ingelesek asmatu zuten baina futbolaren istoria hor ez da hasten. Futbola lehenengoz Egipton jokatu zen, ugalkortasun garatze baten gisa III. mendean K.a., baina Txinan mende bat lehenago larruzko baloia asmatu zen.


Futbolaren historiak Antzinako Grezian jarraitzen du, non Homerok ere baloi joko batetaz hitz egin zuen. Erdi Aroan fama handia eduki zuen zaldunen artean; esaten da Ricardo Corazon de Leon-ek Saladinori esan ziola Jerusalem-eko lur-jabetza pilota joko batean jokatzea.


Erromatarrek Britaniara eraman zuten haien pilota jokoa, baina hasieran debekatua izan zen joko arriskutsua zelako eta aldatu egin behar izan zuten eta kirol nazionala bihurtu zen Britanian irletan. 


XIX.mendearen hasieran "dribbling-game" izeneko joko batean jolasten zen Britaniar eskola publikoetan, ondoren unibertsitate oberenetara ere iritsi zen, non lehenengo arauak idatzi ziren. 1863. urtean lehenengo futbol elkartea sortu zen eta honekin orain ezagutzen dugun futbola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario